Monday, March 5, 2012

Errezetak

FLANA


Osagaiak:
Litro 1 esne
200gr - 250gr azukre
6-8 arraultze
Kanelie eta limoi-azala
Zelan egin:
KARAMELOA: 100gr azukre ur-tanta batzukaz ontzi baten berotzen ipinten da surten kolorea hartuarte ereiten dan bitartean. Kolore iluna hartzen hasten danien molde batera edo gehiagoetara botaten da, eta moldearen hormetan zabaldu egiten da karameloa.
FLANA: kaneliegaz eta limoi-azalaz berotzen ipinten da esnie. Irekiten hasten danien arraultza eta azukrea nahastuta dagozan ontzira botaten da eta “txino”-tik pasetan da, gero moldeetara botateko.
LABAN SARTZEN DA EGOSTEN: Moldea papel baten gainean ur hotzetan sartzen da ontzi baten, ura erdiraino betez. Laban sartzen da, urak ez dau irikin behar, eta gainetik erre ez daiten zaindu behar da. Horretarako lantzean behin ur bero apur bat kendu eta ur hotza gehitzen da, eta moldea aluminiozko paperaz estaltzen da. 20 minutu igaro eta gero orratz bat sartzen da eta siku urtetan badau eginda dagoenaren seinalea da.